XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo eguna.

GOGARTEA.

Jaungoikoak mundua zuzendu ta Eliza zaintzeko Prantzizko deuna aukeratu zuan.

Gogaldu gure Aita Prantzisko deunaren aintza, Jaunak bera deitzean, baña oi ez bezelako eran mundua berritzera, eta etsai gogorrak gañetik bera egin zioten, Elizari sendo eustera.

Elizaren asieran arrantzale beartsu ta ezjakiñak deitu zituen, Jaunak, eta berak asi zuen lan aundia aurrera eramateko beargaia oiei eman zien, artarako bearrak zitzaizten doaiak, beren gañera ixuriaz.

Aita Prantzizko ere, gizonen artean lanbide bererako aukeratua izan zan, orretarako jakinduriaren eta sendotasunaren zeruko doaiaz Jaunak aberastuaz, bere alegiñak alort ona eman zezaten.

Prantzizko deunaren gorapenez.

Guraso deun onen seme edo alaba izateko, Jaungoikoaren agindu deunak zintzoro zaindu ditzagun.

(Bost Aita Gure Guraso doatsuaren bost zaurien omenez erreza bitez (336 gn orrian) eta bereala esan urrengo).

Otoitza.

Mundu ta Elizaren gloriaz betetako zuzentzalle maitatua, apaltasun guziaz eskatzen dizugu, zure laguntza indartsu, Jaungoikoaganako ta bere Elizaganako maitasun ta menpetasun itxuan zure seme on eta egiazkoak izateko grazia iritxi dezagun.

Alaxe.